Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Gipuzkoako Hegoaldeko euskara" liburua ZingiZangon
Dokumentu Akzioak

"Gipuzkoako Hegoaldeko euskara" liburua ZingiZangon

2010/06/29

Burdinola elkarteak 2009. urtean argitaratu zuen "Gipuzkoako Hegoaldeko Euskara" liburu mardula eskuragai dago pdf formatuan ZingiZangoren web-gunean. Osorik edo atalka jaitsi daiteke jadanik. Ohore handia da guretzat tamaina horretako ikerlana sarean mundu guztiari eskaintzea.

Aitor Azpiazu egileak sareko argitalpen honi hitz batzuk gehitzeko erregutu digu. Hona hemen.

“Badie illabete batzuk liburue kalerau zala. Onezkeo aillau zako sareko aukerea. Ta lerro otatio eskertu bearren nau ainbat persona. Batetio, liburue eitten laundu zuen berriemaille, laun, launtzaille, argazkilari, marrazkilari eta adixkidek. Bigarrenik, liburun ingurun interesa agertu dezuen danak. Irugarrenik, Goierriko ikerketa bidea iriki diuten ikerlek: Barandiaran, Aztiri, Saletxe, Kandido Izagirre, Xabier Azurmendi eta beste asko. Laugarrenik, Jose Luis Ugartei: Leazpi ta Goierrik eskertuko al dizu eunen baten zuk beaiei emandakoa? Bosgarrenik, liburue kalerau ta gero ezautu dittuan ikerlek: jakintza ta apaltasune zuztar bereko bi enbor diela erakusten dezue. Ta azkenik, eskerrak baita lerro ota gerturauko dan jendei. Zuen oar eta esanak bearrezkok dittut obetzeko. Batez’e, oaiñtxe bertan “Gipuzkoa Hegoaldeko euskara II” eta “III” idazten ai naizelako, inguruko beste bi erritako izkerea eta etnografie jasoz eta aztertuz. Eskerrik asko danai, eta ondo segi”

“Badira hilabete batzuk liburua kaleratu zela. Honezkero iritsi zaio sareko aukera. Eta lerro hauetatik eskertu beharrean nago hainbat pertsona. Batetik, liburua egiten lagundu zuten berriemaile, lagun, laguntzaile, argazkilari, marrazkilari eta adiskideak. Bigarrenik, liburuaren inguruan interesa agertu duzuen denak. Hirugarrenik, Goierriko ikerketa bidea ireki diguten ikerleak: Barandiaran, Aztiri, Saletxe, Kandido Izagirre, Xabier Azurmendi eta beste asko. Laugarrenik, Jose Luis Ugarteri: Legazpi eta Goierrik eskertuko ahal dizu egunen batean zuk beraiei emandakoa? Bosgarrenik, liburua kaleratu eta gero ezagutu ditudan ikerleak: jakintza eta apaltasuna sustrai bereko bi enbor direla erakusten duzue. Eta azkenik, eskerrak baita lerro hauetara gerturatuko den jendeari. Zuen ohar eta esanak beharrezkoak ditut hobetzeko. Batez ere, oraintxe bertan “Gipuzkoa Hegoaldeko euskara II” eta “III” idazten ari naizelako, inguruko beste bi herrietako hizkera eta etnografia jasoz eta aztertuz. Eskerrik asko denei, eta ondo segi”

Aitor Azpiazu Ugalde

2010eko ekainaren 24an

Liburuko edukinak jaisteko ZingiZangoren atal honetara jo beharko duzue: LEGAZPI > EUSKARA

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
"Gipuzkoako Hegoaldeko euskara" liburua ZingiZangon

Amutsandako txarakea (JLU, 2006ko iraila)