Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gipuzkoako bertso finalerako hiru sarreren zozketa
Dokumentu Akzioak

Gipuzkoako bertso finalerako hiru sarreren zozketa

2007/12/10

Legazpiko Bertso-olariak bertso eskolak bloga jarri du martxan. Hasiera batean astelehenero-astelehenero bertso bat argitaratuko dute bertan. Gaur Nerea Elustondoren bertsoa argitaratu da. Baina horrez gain igandean Ilunbe zezen plazan izango den Gipuzkoako bertso finalerako hiru sarrera zozketatuko dituzte. Zer egin behar den zozketan parte hartzeko? Egin klik eta jarraitu irakurtzen.

Gaurtik aurrera astelehenero bertso bat argitaratuko da Legazpiko Bertso-Olarien blogean. Gaur Nerea Elustondoren habanera argitaratu da. Bolgean bertan erantzuteko aukera daukazue. Bertso baten bidez erantzuten duten guztien artean Gipuzkoako finalerako hiru sarrera zozketatuko ditugu. Horretarako sartu Bertso-Olarien blogean eta erantzuteko aukerari eman. Oso erraza da. Nahi duzun motako bertsoa idatzi: kopla, neurri motzekoa, luzekoa, ezagutzen duzun doinu baten gainean egindakoa... Bertsoaren azpian zure izen-abizenak jarri eta ostegunean parte hartzaile guztien artean zozketatuko ditugu sarrerak. Ostegun gauean irabazleen izenak argitaratuko ditugu eta gurekin harremanetan jartzeko modua ere bai. Animo beraz.

Bikaina

Asier — 2007/12/11 19:46
Oso ideia polita. Astelehenak bertsotarako hartuko ditugu orduan. Ikusi dut Iker Azpeitiak habanera batekin erantzun duela. ÑOO!!! maila badago gero!!!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Gipuzkoako bertso finalerako hiru sarreren zozketa

Bertso eskolaren logoa