Gazte oporraldiak abian
Bihar hasiko da Gipuzkoako 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako oporraldietan izena emateko kanpaina.
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturiko oporraldi hauetan parte hartu nahi dutenek apirilaren 6tik 15era eman ahalko dute izena Legazpiko gazte informazio bulegoan edo interneteko http://gipuzkoagazteria.net/oporraldiak/ helbidean.