Gazte asanbladaren bilera Gaztetxean
Zer du LGAk?
Jakina da gazte asanblada ez dela inoiz familia ugaria izan. Hala ere, bere martxa eraman du urte askotan zehar gorabehera askorekin izan bada ere. Azken urteotan ez da erreleborik egon eta gaur egun LGAren inguruan dabilen lagun taldeak, honezkero, badaramatza makina bat urte. Hori dela eta, ez da harritzekoa nekea, ideia falta eta bestelako sintomak azaltzea. Horri beste behin buelta emateko intentzioarekin, bilera bat antolatu dugu azaroaren 25erako gaztetxean, arratsaldeko 7etan. Bilera honetara Legazpiko gazteak deitu nahi ditugu, lanerako edota Legazpi aztoratzeko gogoz dauden gazteak eta gazte asanbladari indar berrituekin bultzada emateko intentzioa dutenak.
ANIMO GAZTEK!
LGA
Instituzio at dagoen edozein ekitaldi, ekitaldiak ematen duen zerbitzua baino askoz gehiago da. Izan ere atzean musu-truk lan egiten duen kolektiboa dago eta hori da herri baten benetako espiritua.
LGA BIZI BEDI LEGAZPIN ETA EZ GURE MEMORIAN.
Horrela pentsatuz gero, etor hadi azaroaren 25ean Legazpiko gaztetxera ODOLKIRIK JATEKO AUKERARIK EGON EZ ARREN.
ANIMO GAZTEAK!
LGA-ko beterano bat.
Bileraz