Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaztaina-jana euskararen egunean
Dokumentu Akzioak

Gaztaina-jana euskararen egunean

2009/11/30

Abenduaren 3an nazioarteko euskararen eguna ospatzen da duela hirurogei urtetik hona. Legazpin egun horretan gaztaina-jana antolatuko du ZingiZangok.

Gaztaina-jana arratsaldeko 18:30etik aurrera izango da Urbeltzen arkupeetan. Bertan, musikarekin laguntzeko, izango dira Jon Ibarguren eta Eneko Azarola trikitilariak. ZingiZangoren materiala erosteko ere izango da aukera, tartean, bere amantal famatuak.

Animo, beraz, eta bertaratu zaitezte legazpiar guztiak.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Gaztaina-jana euskararen egunean

Ibargurenek jarriko du musika ostegunean Azarolarekin batera (LGAren blogetik)