Gartzelaren ibilbidea
Eneko Aseginolazak parte hartzen duen Gartzela film laburraren bide oparoaren berri eman izan dugu ZingiZangon. Bideak ez du etenik nazioartean. Londonen eta Bartzelonan izan da, berriki.
Gartzela aste honetan Bartzelonan izan da Festival Internacional de Cinema Solidari jaialdian: www.kofestivalsolidari.com
Urriaren 6an, berriz, Londonen izan zen: http://www.londonspanishfilmfestival.com/previous_festivals/2011_festival.html
Azaroan 17an Pasaiako Ikuska jaialdian izango da eta honako jaialdietan ere ibili da Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo: Getxon, Amurrion, Bartzelonan (Calellan), Valladoliden, Beasainen, Gasteizen, Eibarren, Lekeition...
Eta jaialdi horietaz gain, Oñatin, Legazpin eta Donostian izan dira emanaldiak eta 2012an Azkoitian ere izango da.