Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Gartzela" film laburra saritu zuten Lekeition
Dokumentu Akzioak

"Gartzela" film laburra saritu zuten Lekeition

2010/12/21

Lekeitioko zine eta bideo bileraren 33. edizioan amateur sailean lortu zuen saria, azaroaren 27an. Film labur honen zuzendari laguntzailea, muntatzailea eta aktore zuzendaria Eneko Aseginolaza legazpiarra izan da. Filmeko pasarte batzuk Legazpin grabatu dira.

Iñake Irastortza du aktore nagusi eta Gasteizko Cortada lehiaketan aktore onenaren saria eman zioten, Gartzelan egindako lanarengatik. Filmaren zuzendaria Iban Lizarralde oñatiarra da eta Oñatin urtarrilaren 14an eskainiko dute zineman.

Legazpin ere botako dute baina eguna erabaki gabe dago. San Inazioko langileen etxeetan, Udal Euskaltegian eta elizan grabatu dira zenbait pasarte. Azken honetan Legazpiko eliztarrak eta apaiza ere ageri dira. Eneko Aseginolazak urteak daramatza ikus-entzunezkoen arloan lanean. Emaitzak hamabost minutu baldin baditu ere, film laburraren atzean dagoen lana luzea eta gogorra izan dela adierazi digu.

Honako esteketan informazio gehiago aurkituko duzue: 

Interneten?

Film labur zalea — 2010/12/27 20:00
Zorionak Eneko!
Interneten ikusteko aukerarik badago?

Interneten

ZingiZango — 2010/12/27 20:49
Enekok esan zigunez, Interneten jarri aurretik herrietan aurkeztu nahi dute. Horren ondoren, emango dugu horren berri.

Gau Laburra

ZingiZango — 2011/01/03 16:30
Film laburra baina ibilbide luzea egingo duela dirudi. Beasaingo Gau Laburrean saria irabazi zuten abenduaren 30ean, Eneko Aseginolaza eta konpainiak.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
"Gartzela" film laburra saritu zuten Lekeition

Film laburraren kartela