"Gari" barriketan azken diskoaren harira
Diasporako legazpiarrak albiste dira, itxuraz, azken aldiotan. Iñaki Garitaonandiari egindako elkarrizketa ere "Bizkaie" agerkarian argitaratu dute oraindik orain, "16 lore" azken diskoaren harira. Ikaragarria da, bestalde, zein ederki ikasi duen Bizkaiko hizkera. Amamak erakutsitako goierriera ahaztu ote zaio?
Duela urte dezente, Legazpiko Txokozar elkarteko zaharrek (eta Euskal Herriko beste askok) harriduraz begiratzen zioten telesaileetako "JR" famatuari, euskaraz hain ondo ikasi zuelako. "Horrek ederki ikixi dik eskuerea, beste batzun aldeen". Iñakiren elkarrizketa, guk ere, antzera irakurri dugu, ba.
Hona hemen elkarrizketaren lotura:
http://www.bizkaie.biz/orokorra.php?atala=2&sec=4&id=5607&fecha=2009-12-02