Garagardo festak sortutako eztabaida
Julen Agirreburualdek Bertso Eskolaren blogean Garagardo festari buruz egindako bertsoak hautsak harrotu ditu. ZingiZango.com web orriaren historia laburrean erantzun gehien sortu dituen albistea izan da, gaur arte hogeita hiru, hain zuzen.
Julen Agirreburualdek Legazpiko Bertso-Olarien blogean apirilaren 14an argitaratu zuen bertsoa. Apirilaren 13an Hegialdeko auzo elkarteak antolatutako garagardo festari buruzkoa da. Une batzuetan gogorra baina interesgarria ere baden eztabaida sortu du. Txosnen gaiaz, gure herriaren eta herritarren parte hartzeaz eta abarrez hitz egiten da bertan. Guztion gogoetagai izan dadin albisteen atalean jakinaraztea erabaki dugu.
Hau herria hau!
edozerren gainetik, euskara da.
pena da
Hau jendea hau!
metafora partzialak zabalera