Gabon gau alternatiboa Hamaika telebistarekin
Gabon gauean telebista kate askok eta askok Juan Carlos Borboikoaren mezua botako dute. Hamaika telebistak alternatiba polit hau proposatu digu bidalitako oharrean:
Gabon gauean, afalorduan, telebista kate askotan, ohikoa izaten da erregearen, lehendakariaren edo kopeta serio jarrita hitz egiten duen agintariren baten mezua ikustea. Kopeta hain serio jarrita, ordea, kopetiluna izaten da askotan mezua bera ere, eta ez sudur gorriei eta ez beste jende askori ere ez zaie batere gustatzen hori.
Horregatik, aurten, Gabon gauean telebista gehienetan erregea serio demonio hitz egiten ari den bitartean, Hamaika telebistak Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Olentzero gonbidatu ditu urtearen errepasoa egin eta urte berrirako mezua zabaltzeko.Pailazoek eta Olentzerok gustura onartu dute eskaintza, eta datorren abenduaren 24an, Gabon gauean, Hamaika telebistan ikusi eta entzun ahal izango da mezua, afalorduan.
Informazio gehiago hemen: http://www.irrienlagunak.com/wordpress/?p=192