Hemen zaude: Hasiera Albisteak G.puntua martxan da berriz
Dokumentu Akzioak

G.puntua martxan da berriz

2011/09/15

Gipuzkoako Txapelketaren final zortzirenak Andoainen hasiko dira irailaren 17an. Nerea Elustondo izan zen maiatzean sailkatu zen legazpiar bakarra. Hala ere, ez da txapelketako legazpiar bakarra izango.

Nerea Elustondok Eibarren kantatuko du final zortzirenetan. Aste hauetan sailkatuta dauden Urretxuko Zumarragako eta Ezkioko kideekin ibili da entrenamenduan.

Beste legazpiar batek ere parte hartuko du txapelketan. Izan ere, saio guztien hasieran entzungo dugun sintoniaren ahotsa Ixidraneko Iñaki Garitaonaindiak jarri du.

Informazio guztia orri honetan ikusi ahal izango duzue: www.gpuntua.com

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
G.puntua martxan da berriz

Txapelketaren logoa