Hemen zaude: Hasiera Albisteak Familia programa
Dokumentu Akzioak

Familia programa

2009/11/24

Familia programaren barruan Legazpiko Kultur Etxean topaketak antolatu dira. Oripavi elkartearen helburua autogestionatutako gurasoen mugimendu bat sortzea da.

Familia programan 10 topaketa emango dira aurrera eta hileko azken ostegunetan izango dira LEGAZPIKO KULTUR ETXEAN 18:30etatik 20:00etara.

Bazkideak: Elkartearen zerbitzu guztietarako 50€ urtean pertsona bakoitzeko (seme-alabak dohainik)

Bazkide ez direnentzat: 10€ topaketa bakoitza. Bideratzaileak Andoni Duran eta Beverly Rupa izango dira

1.- Bi historia, maitasun bat 09/11/26

Gizon bat eta emakume batek beraien bizitza erlazio batekin bateratzen dutenean biak sistema familiar desberdin batetik datoz, sistema hauek onartzean batasun indartsu bat sortzen da.

2.- Guraso izatea, bikotekide izatea 09/12/17

Seme-alaben etorrerarekin bikoteak bere ordena berrindartu behar du eta bakoitzak bere lekua kemenarekin hartu behar du, bakoitzaren funtzioak desberdinak dira.

3.- Familia herentzia: genograma 10/01/28

Zeure sustraiak onartzea, nondik zatozen jakitea eta zeure haurra ere nondik datorren jakitea

4.- Konturatzen hastea 10/02/25

Hizkuntza emozionalaren irekiera. Geure barneko munduaren erantzule izatea. Besteekiko erlazioetan pasatzen denaren erantzule izatea.

5.- Beharrak eta bikotean garapen indibiduala 10/03/25

Bikotea garapen indibualerako euskarri moduan

6.- Nire adierazpenerako pausuak 10/04/29

Bakoitzaren orainaren identifikazioa. Besteekin dudan harremanetan adieraztea.

7. Bikotearen banantzea 10/05/22

Gurasoek beraien destinoa dute eta seme-halaben indarra biak beraien bihotzean izatean dago. 8.- Pertsonalitate eta karakteretik haruntzago 10/06/24

Bakoitzaren kontzeptuaren zabaltzea. Emozio berriak esperimentatzea. Emozioen bitartez manipulatzea.

9.- Heriotza eta gaixotasuna 10/09/30

Nola aurre egiten diogu familiak heriotza bati edo gaixotasun bati

10.- Zeure biografia 10/10/28

Zeure herentzia da zeure seme-alaben herentzia.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.