Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ezkontzaren hondarrak
Dokumentu Akzioak

Ezkontzaren hondarrak

2009/07/12

Gaur egun eztei ospakizunek indar handia hartu dute berriz ere, eta ez dira oharkabean pasatzen inorentzat. Zapatu eguerdi askotan jende dotore askoa ikusten dugu plaza inguruan, denak apain apain, egun handiari hasiera emateko gertu. Elizako edota udaletxeko saioaren ondoren, gonbidatu guztiak zain zain egoten dira kanpoan ezkonberriak txaloka, bibaka eta txistuka hartzeko.

Egonalditxo bat egin eta gero, denak (den-denak) ospa egiten dute, jatetxera, Mirandaolara argazkiak ateratzera, tabernetara... ez da bertan inortxo ere geratzen. Baina ezkontzaren marka han geratzen da, eta ez oso itxuroso: elizataria edota udaletxe aurrea arrozez, paperez, baba-alez, plastiko-zorroz eta abarrez beteta.

Berdin gertatzen da herriko ospakizun gehienetan: azoketan, jaietan, kontzertuetan... Horrelako ekitaldietan ez dago araurik eta mugarik, dena libre! Horrela behar al du?

santuen gauza

Mikel — 2009/07/13 17:34
Eliz atarian gertatzea notizia omen da San Ignacio Deunaren parean gertatzea ez!!! Urte guztian zehar San Ignacio auzoan egoera hau ematen da eta zoritxarrez gero ez daukagu banketerik.Oraindikan ez det asmatu zein egunetan pasatzen den barrenderoa nere etxeko espaloitik, aurreko urtean jaietan neska batek bere tampax bertako seto atzekaldean aldatu zuen eta gaur ia urte bete beranduago hor jarraitzen du tampax zorroa.Norbaitek esango du errua gurea dela protesta ez egitearren baina zergaitik protesta egin behar besteak bezala tratatzeko? udaletxe klasita ahal daukagu?

informazioa edo kexa

nineu — 2009/07/13 18:40
Nire auzoan ere antzeko zeozer gertatzen da baina ez nago zurekin oso ados, udaletxearen erankizuna hor dago baina segurunik udaletxeak bere agindua eman du auzoetatik pasatzeko garbitzailei. Baina hauek hori egiten badute soilik pasa, ba bertan dagoen zikina hor jarraituko du eta gu ez bara kexatzen "zoritxarrez" ez bait da garbitzaile hauen gainean dagoen inor ere lana ondo egiten duten ikustera agertzen, egoerak berdin jarraituko du luzean.
Beraz kexa edo informazioa ematera joatea komeni da horrela egoeraren berri ez dutenik ezingo bait dute esan.

langilea salatu?

Mikel — 2009/07/13 22:50
Langilea salatu? pentsamolde berdinekoak ez garela argi dago. Nik ez dakit zeinen den errua baina herriko zenbait lekutan "empresa" funtzioantzen du eta beste batzuetan ez, neretzako gestio arazoa dago, norbait kexatzen al da latxartegiko parkea garbitugabe gelditzen denean? ez, baina ez da berriro pasatuko denbora luzean, gestioraren arduradunei lotsa ematen dielako, aldiz ez dute lotsarik pasatzen, ez bai dira pasatzen, auzoetako utzikerietaz hitz egiten zaienean.

garai batean

joseba — 2009/07/13 23:44
garai batean, auzoa zikin agertzen bazen, jendeak bere kabuz txukuntzen zituen bere atari inguruko kale eta lorategiak. gaur egun aldiz, udaletxera deitzen dugu kontu eske. honekin ez diot arrazoi gramorik ere kendu nahi mikeli, berak beste arazo bat salatzen baitu. baina garaiak ere majo aldatu direla, ez dago ukatzerik !

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Ezkontzaren hondarrak

Jaso dezala kalegarbitzaileak!!