Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eutsi taldearen bideoklipean parte hartzeko deia
Dokumentu Akzioak

Eutsi taldearen bideoklipean parte hartzeko deia

2009/10/27

Udalaren Gazteria eta Hezkuntza sailetik iritsi zaigu deia. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira, Eutsi taldeak bideoklipa grabatuko du larunbatean. Hona hemen iritsi zaigun oharra:

Kaixo:

                Pentsatzen dut dagoenekoz entzun duzuela Legazpiko neska talde batek (EUTSI taldea) bideoklip bat grabatu behar duela larunbat honetan Legazpin bertan. Ekintza hori azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren barruan kokatzen da.

Berdinsareak (hau da, Berdintasuna lantzen duten entitate ezberdinen sarea: Eudel, Emakunde, udaletxeak, mankomunitateak, …) aurten egun hori ospatzeko gazteengana iritsi nahi zuen, horregatik 16 eta 20 urte bitarteko gazteekin lanketa bat egin dute honen inguruan. Legazpin talde bat osatu zen (abatar talde bat) guzti hori lantzeko eta gazteen artean egindako hausnarketak blog batean jarri dituzte http://avatarberdintasuna.blogspot.com/ .Hausnarketa horiek azaltzeko bide ezberdinak eskatu zizkieten eta Legazpiko neska batek abestiaren letra idatzi zuen eta bere musika taldearekin aurrera eraman dute, abestia grabatuz. Abesti hori kanpainaren abestia izango da eta bideoklip bat ere grabatu behar dute (lehengoko web orrian agertzen da informazio guztia). Biak kanpainaren aurkezpenean azalduko dira.

Bideoklipa grabatzeko 14 eta 25 urte bitarteko neska eta mutilak behar dira. Gazte hauek jendea bilatzeko herri mailan mugitzen ari diren arren, honako honen bidez zuengana jotzen dut, ea posible duzuen informazioa zuen elkarteko kideen artean zabaltzea. Honekin batera gonbidapena bidaltzen dizuet.

Aldez aurretik zuen laguntza eskertuz.

                Isabel Sanz

                Gazteria eta Hezkuntza teknikaria

Oharra: Adin txikikoek gurasoen baimena behar dute. Baimenerako orria Kultur Etxeko bulegoan lor daiteke.

 

Euskarazko esloganak?

Xabier — 2009/10/31 11:41
Goizean ikusi ditut eta landu behar den gaia da bai. Baina parean pasa naizenean behintzat, bota dituzten eslogan guztiak españolez ziren. Hor huts egin dela uste det.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Eutsi taldearen bideoklipean parte hartzeko deia

Gonbidapena