Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskarazko zerbitzua saritu duten ia 300 puxtarri
Dokumentu Akzioak

Euskarazko zerbitzua saritu duten ia 300 puxtarri

2010/01/14

Goierri Garaiko dendetan abenduaren 3tik urtarrilaren 7ra euskarazko zerbitzua saritzeko aukera izan dugu. Legazpin 63 dendak hartu dute parte ekimenean eta ia 300 puxtarri eman dituzte legazpiarrek.

Arrakasta izan du ekimenak. Goierri Garaian zazpiehun puxtarri edo bozkatik gora eman dituzte bezeroek eta ia berrehun dendek hartu dute parte, horietako asko eta asko legazpiarrak. Orain sarien garaia da: datorren urtarrilaren 20an, 13:30ean, Urretxuko Kultur Etxean bezeroek zein denda saritu dituzten jakingo da. Parte hartu duten bezeroen artean ere zozketa egingo da eta irabazleak sari eder bat izango du.

Aldez aurretik zorionak guztioi.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Euskarazko zerbitzua saritu duten ia 300 puxtarri

Ekimena aurkeztu zeneko prentsaurrea