Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskarazko kantak Legazpiko jaietan
Dokumentu Akzioak

Euskarazko kantak Legazpiko jaietan

2008/05/06

ZingiZangok eta Subeltzak abian jarritako ekimenak eraginik izan duen jakin nahi izan dugu eta hogei laguni bi galdera egin dizkiegu: 1) ZingiZangok eta Subeltzak tabernariei proposatutako kantak asko, zerbait edo oso gutxi (edo ezer ez) entzun dira? 2) Iaz baino euskarazko musika gehiago, antzera edo gutxiago entzun da jaietan?

ZingiZangok eta Subeltzak proposatutako zerrendatik 14 kanta bozkatuenen proposamena egin zitzaien tabernariei. Horren eragina jakin nahi izan dugu eta hogei laguneko lagina hartu dugu gure ikerketatxoa egiteko. Guztiz zientifikoa ez den arren aipatutako galderek erantzun hauek jaso dituzte:

1)  17k ZingiZangok eta Subeltzak tabernariei proposatutako kantak oso gutxi edo ez direla entzun erantzun dute eta 3k zerbait entzun direla.

2) 12k iaz baino euskarazko kanta gehiago entzun dela uste du, 6k antzera entzun dela eta 2k gutxiago entzun dela.

Gogoetarako gaia da eta hurrengo urtean nola jokatu erakuts dezake. Hala ere, hauek gure inguruan egin ditugun galderen erantzunak dira. Zuen irudipenarekin bat datorren esan nahi baduzue erantzun albisteari.

Ez nuen askorik entzun

Eneko — 2008/05/07 13:42
Agian koinziditu ez genuelako baina printzipioz kalean eman nituen orduen buruan ez nuen ateratako diskaren abestirik entzun. Arranon bat edo beste bai, baina gainontzekoetan ezer gutxi, deus ez esatearren. Agian jarriko zuten, baina diodan bezala, ez genuen koinziditu!! Euskarazko kanten inguruan, nik antzeko esango nuke. Dena den zaila da balorazioa egitea, taberna bakoitzak une bakoitzean musika mota bat baitu..

NIk ezer ez.

fINDUS — 2008/05/07 18:37
Gau baten ere ez nuen entzun zerrendako musikarik. Euskerazko musika igual asteburu normaletan baino gehiago baina zerrendakorik ez. Ekimen polita zan baina seguru tabernarik enteratu zirela?

nik ere ez

begibakarrekoazeria — 2008/05/08 10:23
Ni Xarpoteko aterian ordu erdi itxointen egon ondoren ez nuen nere nahi lortu Txikik Hartu Arte eta SA Xarpoten entzuaraztea.Esan beharra duket nik aztezkenean afaltzeko orduan azpikoetxen entzun nituela.

nik, eguerdian

aam — 2008/05/08 11:52
Nik maiatzaren 1 eguerdian karibe zaharrean entzun nituen... bata bestearen atzetik. Gauez gutxi ibili naiz... ta uste baino euskal musika gehiago entzun det ta alde hortatik pozik nago, nahiz eta, zerrendakorik ez entzun.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.