Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskaraz bizi nahi dut!
Dokumentu Akzioak

Euskaraz bizi nahi dut!

2011/10/14

Kontseiluak urriaren 28an Donostiako Doka kafe-antzokian egingo duen aurkezpenera joateko deia eta bideoa bidali dizkigu:

Bazkideok,

Euskaraz bizi nahi dut, duzu, dugu!!! Lehen urratsak emanak dira 2011ko Kudeaketa-planean zehaztutako proiektu orokorrean eta urriaren 28an, ostiralarekin, arratsaldeko zazpietan, Donostiako Doka kafe-antzokian ekimenaren aurkezpena egingo dugu. Bertan, azken hilabeteotan euskaraz bizitzearen alde egindako hainbat ekimenen berri emango digute protagonistek, Esne Beltzak prestatutako abestiaren aurkezpena egingo da, eta abar.
Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazue neure agurrik berezkoena.


Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.