Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskararen Ginkana
Dokumentu Akzioak

Euskararen Ginkana

2011/11/10

Kutxa Ekoguneak, aurtengo ildo berriari jarraituz, Hizkuntza Ekologiarekin bat egiten du. Hortaz, azaroaren 2tik abenduaren 3ra Euskararen Ginkana martxan jarri du Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren laguntzaz. Euskararen Ginkana euskaraz eta euskararekin ongi pasatzeko lehiaketa da.

Partaideek 15 urte edo gehiago izan beharko dute eta banaka jokatuko da. Lehiaketaren oinarriak www.euskararenginkana.net webgunean ikusgai daude. Euskararen Ginkanaren lehenengo fasea abian da dagoeneko eta parte hartzaileek azaroaren 30an eguerdiko 12ak arte izango dute astero euskararen inguruan argitaratuko diren proba eta galderen erantzun zuzena emateko.

Ezetz galderak eta probak gainditu eta abenduaren 3an ospatuko den finalerako sailkatu!

Finala abenduaren 3an izango da eta bertan parte hartuko dute lehen fasean publikatutako galderak eta probak erantzunez puntu gehien lortu dituzten 10 lehiakideek. parte hartuko dute. Donostiako Boulevardean izango den sari banaketan irabazleen izenak jakingo ditugu eta baita bi lagunentzako globoan bidaia nork irabazi duen ere. Hala ere, inor ez da esku hutsik geratuko.
Animatu eta parte hartu! 

Azalpena: Kutxa Ekogunea - Euskararen Hiria Donostia

Zurine Sanchez Maguregi

 

Komunikazioa
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.