Euskara Balio Erantsia
Gabonen hurbiltasuna dela eta, Mankomunitatea eta Goierri Garaiko ZingiZango, ZintzoMintzo eta Yartu elkarteak, dendari eta bezeroen artean, euskara bultzatzeko ekimen erraldoia ari dira prestatzen.
Saltzaile-bezero harremanean euskara bultzatzea da helburua. Horretarako, legazpiar guztioi, gure Berripaperarekin batera, honen berri emango duen eskuorria iritsiko zaizue abendu hasieran. Ekimenak, denden parte hartzeaz gain, bezeroen parte hartzea ere eskatuko du eta sariak ere izango dira. Horren guztiaren berri zehatzagoa azaro erdi aldean emango zaie hedabideei.