Euskara balio erantsia
Bezerook abenduaren 3tik urtarrilaren 7ra bitartean gure dendariek euskararen alde egiten duten ahalegina saritu ahal izango dugu.
Ekimen hau Legazpi, Zumarraga, Urretxu eta Ezkio-Itsason jarriko da abian. ZingiZangorekin batera ZintzoMintzo eta Yartu elkarteek eta Mankomunitateko euskara zerbitzuek hartu dute parte. Labur-labur esanda, hiru mailatan sarituko ditugu dendariak:
1) Euskara ez jakin arren dendaren paisaian euskara egoteko egin duen ahaleginarengatik.
2) Euskaraz egitea kosta arren euskaraz egiten ahalegindu delako.
3) Zerbitzua erabat euskaraz eman duelako.
Datozen bi asteetan ZingiZango berripaperarekin batera dendariak saritzeko balioko duen eskuorria jasoko duzu. Eskuorrian bertan hiru kategorien araberako botoak izango dituzu. Bestalde, ekimen honetan parte hartuko duten dendetan egongo dira kutxak. Botoan zuk aukeratutako dendaren izena eta zure datuak jarri eta edozein dendatako kutxetan utzi ahal izango duzu.
Sariak bikoitzak izango dira: bozka gehien dituzten dendariek jasoko dutena batetik eta bezero parte hartzaileek jasoko dutena bestetik.
Joan den astean Goierriko Hitzan ateratako erreportajean daukazu azalpen zehatzagoa:
http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-11-20/p00005006/Euskara_balio_erantsia.htm
Albiste honen irudian duzu etxe guztietan banatuko den eskuorria. Gainean klik eginda handiago ikusiko duzu.