Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskaltegiko irakurle taldea
Dokumentu Akzioak

Euskaltegiko irakurle taldea

2010/07/01

Ikasturtean Irakurle taldeko kideek zenbait lehiaketatan parte hartzeko aukera izan dute. Parte hartzaile ugari izan dituzte lehiaketek, baina saridunak lau izan dira.

Legazpiko Irakurle taldeak banatu ditu sariak. Literatur iritzien saria Tere Caballerok jaso du. Ikasturtean zehar irakurritako liburuen artean hiru aukeratu eta horien iritzia, idatziz eman du lehiaketan parte hartzeko. Bera izan da saritua, eta Mirandaola jatetxean bi lagunentzako afaria irabazi du. Gozatu dezala ondo merezitako saria!

Beste saria Marivi Salgadok jaso du. Irakurle Taldean igarkizun lehiaketa izaten dugu ikasturtean zehar. On-line izaten da lehiaketa honen jarduna eta on-line bidaltzen dituzte erantzunak irakurleek. Askok hartu dute parte ikasturtean zehar, baina Marivi Salgado izan da erantzun zuzen gehien bidali duena, beraz berak eskuratu du saria. Euskaltegiko kamiseta bat eta irakurtzeko liburu bat jaso du. Karmele Jaio idazlearen “Musika airean” eleberria oparitu diogu gustura irakurriko duelakoan. Udan, beraz, badu zer irakurria euskaraz ere, Marivik.

Hirugarren eta laugarren saridunak Jose Luis Balenciaga eta Mª Jose Gonzalez izan dira. Euskaltegian egin dugun igarkizun lehiaketan bi saridun atera ditugu. Lehenengo hamabostaldian Jose Luis Balenciaga izan da igarkizunak asmatu dituztenen artean zozketan hautatua, eta bigarrenean Mª Jose Gonzalez. Biek jaso dute sari gisa euskaltegiko kamiseta bana. Zorionak guztiei eta mila esker parte hartu dutenei.

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Euskaltegiko irakurle taldea

Argazkian Tere Caballero dugu. Literatur iritzien lehiaketan saritua.