Euskal Wikipedia bultzatzeko lehiaketa
Hona hemen Legazpiko ikastetxeetarako eta ikasleentzat albiste interesgarria:
EHUk eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta, azaroaren 5etik 10era Zientzia Astea
egingo da eta honen barruan Wikipedia Euskaraz Blai lehiaketa antolatu
dute.
Lehiaketaren helburua, zientzia eta teknologiako eremuan Wikipediari
euskaraz egingo zaizkion ekarpenak saritzea da. Edozein ikastetxek edo
pertsonak parte har dezake. Izena emateko epea zabalik dago eta
lehiaketan parte hartzeko urriaren 31 baino lehen egin behar dira
ekarpenak Wikipedian. Hona hemen sariak:
10 ordenagailu eramangarri
- 2 DBHko ikaslentzat
- 2 batxilergo edo lanbide heziketa ikasleentzat
- 2 DBHko irakasleentzat
- 2 batxilergo edo lanbide heziketa irakasleentzat
- 1 unibertsitateko ikasleentzat
- 1 publiko orokorrentzat
- 2 DBHko ikaslentzat
- 2 batxilergo edo lanbide heziketako ikasleentzat
- 2 DBHko irakasleentzat
- 2 batxilergo edo lanbide heziketa irakasleentzat