Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Kantagintza: "Internet Kafe"
Dokumentu Akzioak

Euskal Kantagintza: "Internet Kafe"

2009/04/23

Apirilaren 23an "Liburuaren eguna" ospatzen da, eta aurtengoan "Euskal Kantagintza" ekimenaren barnean data hau ere ospatu nahi dugu. Horretarako, apirilaren 24ean, gaueko 22:00etan, Latxartegi Aretoan Kirmen Uribe (azken "Kritika Saria") eta Mikel Urdangarin elkartzen dituen musika eta literatura uztartzen dituen ikuskizuna ekartzen dugu geure herrira. Sarrera: 8 € (4 €, 18 urtez beherakoentzat eta euskaltegiko txartela dutenentzat)

"Internet Kafe" Kirmen Uribe idazlearen  eta Mikel Urdangarin musikariak elkarrekin sortutako ikuskizun berria da. "Bar Puerto" eta "Zaharregia, txikiegia agian" lanen arrakastaren ostean dator proposamen berri hauxe berriz elkartu dira musikaria eta idazlea eta "Internet Kafe" hauxe jarri dute abian. Ikuskizuna mezu elektronikoetan dago oinarritua batez ere, egileek beraiek elkarri bidaltzen dizkioten Internet abidezko mezuetan, hain zuzen. Mezuek, gogoetak, pasadizoak, bidaietako inpresioak eta egoera pertsonalak jasotzen dituzte eta, askotan, kantak eta poemak eramaten dituzte atxikirik.

"Internet Kafe" lan berritzailea da eta gaur egunekoa, ikuskizun berean agertzen dira eguneroko hizkera eta literatura; presaz idatziako mezuak eta poemak eta kantak. Kantak bertsioak dira gehienak, eguneroko bizitzan entzuten ditugun kanta horiek: Tom Waitsi edo Lou Reedi egindako omenaldiak, kanta berrien zirriborroak edo txikitandik gogoratzen ditugun kanta tradizionalak.

"Internet Kafe" iksukizun xamur eta desberdina da, umorez zipriztindua. Nika Bitchiashvili biolinjoleak laguntzen du bikotea eszenatokian, giro epelak eta soiltasuna bilatzen duen eszenaratze batean.

 

internet kafe

Gasteizko gaua ezagutu zuen bat — 2009/04/25 09:59

Goian aipatzen den sotiltasunarekin txundituta nago oraindik, literatura eta musikaren indar poetikoarekin, biolinaren barne hotsarekin, kantu melankoniatsuekin Urdangarinek zerion apaltasun maiatagarriarekin eta, nola ez, Kirmen Uriberekin; bere testuen indar xoila, gozotasun aparta, begirada ezti, bihurri, konplizea. Hauen lana ezagutu eta barneratzea gozamen hutsa izango dugu aurrerantzean.
Galdera bat, Kirmen: Zein zen Lou Reeden kanta?

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.