Euskal Herriko IV. Mus txapelketako Legazpiko kanporaketa
Euskal Herriko mus txapelketa, Seguran egiten den Iparra-Hegoa kultur astearen baitan antolatzen da. Martxoaren 15ean Legazpiko kanporaketa egingo da Urbeltz pilotalekuan arratsaldeko 16:30etan.
Euskal Herriko mus txapelketa, Seguran egiten den Iparra-Hegoa kultur astearen baitan antolatzen da. Kultur aste honen helburua, Euskal Herria eta euskaldunok hobeto elkar ezagutzea da eta musaren bidez Euskal Herria batzeko urratsak ematea. Txapelketa hiru urratsetan dago banatuta: Herriko kanporaketa, Herrialde bakoitzeko finalaurreak eta final nagusia. Aurtengoan Legazpin herri kanporaketa egingo da, txapelduna eta txapeldunordeak Gipuzkoako kanporaketarako pasea irabaziko dute, ondoren, herrialde bakoitzetik bi bikote Seguran apirilaren 5ean egingo den final nagusira pasatuko dira eta 3.000 euro lortzeko lehiatuko dira.
LEGAZPIKO KANPORAKETA EGUNA: martxoak 15
ORDUA: 16:30
LEKUA: Urbeltz pilotalekua
SARIAK
• Txapeldunarentzak Urbeltz tabernak jarritako txapelak eta Gipuzkoako kanporaketara pasea
• Txapeldunordearentzat Gipuzkoako kanporaketara pasea
• Partaide guztiei banatuko zaizkie, karta joku bat eta Errioxako ardo botila bat.
IZEN-EMATEA 20€ bikoteko
Non: Karibe Zaharra, Laubide taberna, Haizea, Urbeltz pilotalekua edo Gaztetxean
BALDINTZAK: 8 errege, 3 ustel