Hemen zaude: Hasiera Albisteak Europako musika egunean parte hartzeko gonbidapena
Dokumentu Akzioak

Europako musika egunean parte hartzeko gonbidapena

2011/06/07

Datorren ekainaren 21ean Doinua Musika Eskolako ikasleek ospatuko duten Europako Musika egunean parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Beste zenbait ekintzen artean kontzertu bat antolatu dute 18:30etan Euskal Herria plazan. Kontzertu horretan Betagarri taldearen Euri tanta bakoitzean abestiaren koreografia egin nahi dute.

 Koreografian parte hartzeko prest daudenek, nahikoa dute  ekainaren 9an 17:00etan Doinua Musika Eskolan eta ekainaren 16an 17:00etan Latxartegi aretoan egingo diren entseguetara joatea.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.