Etiopia, tribu aniztasuna
Datorren ostiralean, hilak 15, ikus-entzunezko interesgarri bat emango dute Legazpiko Kultur Etxean Zumarragako Josean eta Rakel Barrio anai-arrebek. Biak Goierrik Kirol Elkarteko kide aktiboak direla esan behar. Bi zati izango ditu ikus-entzunezkoak: 40 minutuko emanaldia, argazki eta musika etiopiarrez lagunduta; eta KxK geldiezinak haien materialarekin prestatutako diaporama azkar eta dinamikoa.
Josean eta Rakelek horrela aurkezten dute euren burua:
Gure bidaiak beti motxilarekin gainean izaten dira, gure kabuz noski. Hasi ginen Europa aldetik bidaiatzen, trenez Italia, Grezia eta Turkia bisitatuz. Modu berean, Baltiko itsasertzetik Adriatikora bidaiatu genuen Polonia, Txekia, Hungria, Bosnia, Sarajevo eta Kroazia bisitatuz.Ruta Maya beste urte batean egin genuen, Mexiko aldetik, Guatema eta Belizetik ere bidaiatuz. 2008ko udaran Tailandiara joan ginen, ta trenez iparratik hegoaldera joan ginen.
Aurten Etiopiaz gain Tanzanian ere izan gara safari bat egiten, Serengeti, eta bestelako parkeak bisitatuz eta bertan lo egiten animalien hotsak entzuten genituen bitartean.
Aitor Casadok joateko eta joateko ari da etengabe, merezi duela. Ostiralean, hortaz, tartetxo bat egin beharko dugu.