Hemen zaude: Hasiera Albisteak Espainiako JiuJiitsu txapelketa
Dokumentu Akzioak

Espainiako JiuJiitsu txapelketa

2009/02/20

Espainiako JiuJiitsu txapelketara Euskadiko selekzioak 2 legazpiar eta urretxuar aukeratu ditu. Asteburu honetan, hilak 21 eta 22, lehiatuko dira Parla (Madrid) herrian.

Ateburu honetan, hilak 21 eta 22, Madrilgo Parla herrian Espainiako JiuJiitsu txapelketa izango da. Euskadiko selekzioak 6 lehiakide bidaliko ditu, 2 legazpiar, urretxuar bat eta 3 bermeotar. Gure lehiakideak Raul Martin (Txiki), Luis Angel Lopez eta Mitxel Badiola dira, zeintzuk -62kg, -69Kg eta -85Kg kategorietan arituko diren hurrenez hurren. Lehengo borroken zozketa egina dago eta arazo eta esfortzu handiegirik gabe hurrengo txandara pasatzeko aukera asko dituzte gure lehiakideak. Zailena Luis Angeli egotzi zaiona izan liteke, sekulako morroskoaren aurka tokatu baitzaio lehengo txandan. Hala ere, talde osoa gogo biziarekin doa, emaitza onak lortzeko asmotan. Zorte on guztioi!!!
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.