Erromeria agorraren 12an
Aurtengo ZingiZangoren erromeria irailaren 12an izango da, Agorreko Santikutzetan. Dagoeneko, antolatzaileak jo eta su ari dira prestaketetan. Aurtengo nobedade nagusiak Sahararen aldeko Hare Haize elkartearen parte hartzea eta Iparraldeko Askalas musika taldea izango dira.
Oraindik ez dago programa erabat lotuta baina Hare Haize elkartearen parte hartzea ziurra da. Bazkariaz eta abarrez arduratuko dira. Kanturako eta dantzarako aukera ere izango da; izan ere, eta musikari dagokionez, Askalas taldea izango dugu gure artean. Horiekin batera, urtero bezala, txalapartariak, bertsolariak eta herri kirolak ere izango ditugu.
Bestalde, Korta jatetxeko bazkaria zozketatuko da. Zozketarako errifak artzain egunean salduko dira.
Informazioa eguneratu ahala jakinaraziko dizuegu.