Erne Lilatonean parte hartuko duzuen legazpiarrak!
Ibargutxi Kirolak dendako arduradunek gonbitea luzatzen diete Lilatonean parte hartuko duten emakume legazpiarrei denda aurrera azal daitezen zapatuan, martxoak 6, eguerdiko ordu batean, Laubiden. Agertzen direnei kamixeta bana oparituko diete eta, gainera, taldeko argazki bat atera. Behobia-Donostia lasterketan bezala, ez dute aukera hau galdu nahi Legazpiko neska kirolari eta martxosoak saritu gabe.