Eragin duzu! euskaraz seguruago
Iaz Kontseluaren "euskaraz seguruago" kanpainaren berri eman genuen eta bertan parte hartzeko deia egin genuen. Kontseiluak lan horren emaitza bidali digu oharrean.
Iaz, besteak beste, hauxe argitaratu genuen gure web orrian:
http://www.zingizango.com/albisteak/aseguruak-euskaraz-1/
Hona hemen Kontseiluaren oharra kanpainaren inguruan:
Kaixo adiskidea
Gogoan izango duzu 2009an parte hartu duzula Kontseiluak antolatu duen ‘Euskaraz seguruago’ kanpainan. Badira sei hilabete hortaz, eta denbora honetan lanean jarraitu dugu instituzioekin eta aseguru-etxeekin harremanetan jarriz. Hemen klikatuz ikus ditzakezu eman ditugun urratsak, eta balantze-txostena ere eskura dezakezu hemen.
Zure partehartzea eskertu nahi dugu, horri esker, honakoak egin baititugu
· Euskal Herriko instituzio gorenekin batzartu gara eta, kanpainaren emaitzen datuak helarazteaz bat, bezeroen eskubideak bermatzeko urratsak ematea eskatu diegu.
· Gainera, aseguru-etxeei helarazi diegu beren zerbitzua euskaraz ere jasotzeko bezerook dugun nahia, eta gogorarazi diegu zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubidea badugula. Zorionez, urratsak emateko konpromisoa erakutsi dute hainbat aseguru-etxek. Azpiko tauletan daukazue euskarazko zerbitzua eskaintzen ote duten galdetuta konpainiek emandako datuen zerrenda.
Pozik gaude izandako eraginarekin eta horrelako ekimenak laguntzen jarraitzeko deia luzatzen dizugu, bai baita zer egina oraindik. Guztion konpromisoak lagunduko du euskararen normalizazioa bizkorrago lortzen.
Esan bezala, eskerrik asko zure ahalegina egiteagatik.
| ASEGURU-ETXEA | POLIZAK EUSKARAZ | LANGILE EUSKALDUNAK | BESTERIK | |||
| ez | bai | zehaztapenak | ez | bai | ||
| ALLIANZ | ez | ez | ||||
| ARAG | ez | ez | ||||
| ARESA | ez | 5 lankide/1 euskalduna | ||||
| AXA | Autoa / etxebizitza | % 5 | ||||
| BBK | Inprimaki guztiak bi hizkuntzetan (gaztelania-euskara) | Bulego guztietan bermatuta dago euskarazko zerbitzua | ||||
| CASER | Autoa / etxebizitza | 4 lankide/1 euskalduna | ||||
| CATALANA | ez | 5 lankide/1 euskalduna | ||||
| FIATC | ez | ez | ||||
| GROUPAMA | ez | 4 lankide/1 euskalduna | ||||
| KUTXA | Inprimaki guztiak bi hizkuntzetan (gaztelania-euskara) | |||||
| LA ESTRELLA | ez | 6 lankide/2 euskaldunak | ||||
| LAGUN ARO | bai | |||||
| LIBERTY | Autoa-etxebizitza-merkataritza | ez | ||||
| MAPFRE | autoa | |||||
| PELAYO | ez | ez | ||||
| PREVISORA | ez | ez | ||||
| REALE | ez | Polizak euskaratzeko saiakeran ari dira | 3 lankideak euskaldunak | |||
| SEGUROS BILBAO | autoa | |||||
| SURNE | ez | ez | Donostiako langilea euskalduna | Web gunea euskaraz ere badu. | ||
| Bilbokoa | ||||||
| GES | Etxeko asegurua bai. | Beste aseguru guztiak euskaratzen ari dira | Harrera zerbitzua euskaraz | Bulegoetako posterrak bi hizkuntzetan dituzte. | ||
| VITAL KUTXA | Dokumentazio guztia bi hizkuntzetan (Euskadin) | Telefono Bidezko Zerbitzuan (LineaVital) eta istripuetarako 902… telefonoan hizkuntza biak erabiltzeko aukera. | Web gunea euskaraz ere badute. | |||
| LAGUN AROren eskaintza | EUSKARAZ | BI HIZKUNTZETAN | GAZTELANIAZ |
| (euskara-gaztelania) | |||
| Produktuen inprimakiak | x | x | |
| irudi korporatiboa (logoak, e.a.) | x | x | x |
| Sustapenerako elementuak | x | x | |
| Kartelak | x | x | |
| Testu finkoa | x | x | |
| Irrati-iragarkiak | x | x | |
| Prentsako iragarkiak | x | x | |
| Mailing bidezko sustapena | x | x | |
| Bezeroei bidalitako gutunak | x | x | |
| Zerbitzu-eskaintza SMSez | x | ||
| Zerbitzu-eskaintza epostaz | x | x | |
| ‘Lasai’ aldizkaria | x | x | |
| Gutunak | x | ||
| Iragarkiak hedabide digitaletan | x | x | x |
| Euskadiko Kutxarentzako paper-zorroak | x | x | |
| Euskadiko Kutxaren barneko publizitate-totemak | x | x | |
| Urteko txosten orokorra | X | X | |
| Korporazioaren karpeta | X | X | |
| Korporazioaren bideoa | X | X | |
| Babesletza | X | X | |
| Prentsa-kabinetea | X | X | X |
| Fundazioa (ekintza guztiak) | X | X | X |
| Urteko bilera (barne mailakoa) | X | X | |
| Bizitza produktua: aurrekontua | X | X | |
| Aurrezpen produktua: aurrekontua | X | X | |
| Bizitza produktua: Eskaerak | X | X | |
| Aurrezpen produktua: Eskaerak | X | X | |
| Bizitza produktua: Baldintzak | X | X | |
| Aurrezpen produktua: Baldintzak | X | X | |
| Telefono kanala: Bezeroari arreta | X | X | |
| Zuzeneko kanala: Bezeroari arreta | X | X | |
| Bitartekari kanala: Bezeroari arreta | X | X | |
| Bankuko kanala | X | X | |
| Bezeroarentzako web orriak | X | X |
| KUTXAren eskaintza | BI HIZKUNTZETAN | GAZTELANIAZ | zehaztapenak |
| (euskara-gaztelania) | |||
| nazioarteko aseguru etxe nagusiekin dituen aseguruetan bezeroarenganako zerbitzua | x | ||
| aseguru-eskaintzaren liburuskak eta diptikoak | x | ||
| kanpainak | x | ||
| eskuliburuak | x | ||
| kontratuak | x | ||
| Ahozko zerbitzua | x | hein haundi batean | |
| Bestelako aseguruak | x | Kutxaren aseguru salmenta bolumenaren %10a ez dute gainditzen eta, kontratu berriak sinatu ahala, desagertzera egingo dute progresiboki. |