Hemen zaude: Hasiera Albisteak En un mundo mejor = Mundu hobe batean
Dokumentu Akzioak

En un mundo mejor = Mundu hobe batean

2011/10/11

Zine-Klubaren bigarren saioa izango dugu ostiral honetan (Urriak 14) gaueko 22:15etatik aurrera Latxartegi Aretoan. Bide batez gogoratu ere igandean "El discurso del Rey" filma izango dela ikusgai arratsaldeko 19:30etatik aurrea.

Mundu hobe batean

 

 

Jatorrizko titulua: Hævnen. Zuzendaria: Susanne Bier. Herrialdea: Danimarka. Urtea: 2010. Iraupena: 113 min. Generoa: Drama. Aktoreak: Mikael Persbrandt (Anton), Trine Dyrholm (Marianne), Ulrich Thomsen (Claus), Markus Rygaard (Elias), William Jøhnk Nielsen (Christian), Bodil Jorgensen (eskolako zuzendaria), Elsebeth Steentoft (Signe), Martin Buch (Niels), Anette Stovebaek (Hanne), Kim Bodnia (Lars). Gidoia: Anders Thomas Jensen; Susanne Bier eta Anders Thomas Jensenen gertakizun batean oinarrituta. Produkzioa: Sisse Graum Jørgensen. Musika: Johan Söderqvist. Argazkia: Morten Søborg. Muntaketa: Pernille Bech Christensen eta Morten Egholm. Produkzioko diseinua: Peter Grant. Jantziak: Manon Rasmussen.

 

 

“Mundu hobe batean” filmak 2011ko atzerriko Film Onenaren Oscar saria irabazi zuen.  Filmean hainbat zalantzen gaineko erradiografia da: mendebaldeko gizartearen zalantza moralak, hezkuntza sistema eta bere ur zingiratsuak eta existentziaren hauskortasuna. Gertakizunean gurutzatzen diren istorioen abiapuntua haustura-puntua ere bada. Krisian dauden bi senar-emazte; horietako batean krisia amaren heriotzak ekarri du; bestean, aldiz, traizio batek bikotea bereiztea ezinbestean ekarriko duela ikus daiteke. Eta bi familietako semeek hartzen dute kontakizunaren abiapuntua. Haiek eszenifikatzen dituzten hondoratze horien ondorioak. Nerabeak dira eta eskolan bortizkeria giroan bizi dira; ekonomikoki arazorik ez badago ere, bortizkeria horrek elkarbizitza oztopatzen du eta munstroak eraikitzen ditu.

 

Zine psikotikoaren eta basakeria erraz erakusten duen zinearen garai honetan, Susanne Bier zuzendariak irakaspen baliotsua ematen digu oldarkortasuna kontrolatzeari, gorrotoarekin bukatzeari eta amorrua gainditzeari buruz. Aurrez aurre jartzen du mendebaldeko gizarte daniarra. Baina ez da horretan geratzen eta, horrezaz gain, zalantzan jartzen du sortzen ari garen mundua eta zoriontasunaren oinarrietan murgiltzen da. Bier zuzendariak itxaropenaren, barkamenaren eta tolerantziaren aldeko apustua egitea erabaki du baina baita justiziaren alde ere eta bestea ulertu, besarkatu, eutsi eta aurkitzea aldarrikatzen du. Beste horrek gura antzik ez badu ere.

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.