Emaitza onak legazpiarrentzat, Gipuzkoako ziklokross txapelketan
Igandean jokatu zen Gipuzkoako ziklokross txapelketa, Aizarnazabalgo herrian. Bost legazpiarretatik, hiru izan ditugu podiumeko postuetan, bakoitza bere kategorian.
Asteburu bikaina izan da hau legazpiar ziklokroslarientzat. Larunbatean Amezagako herrian izan ziren Imanol Ugarte, Iker Conejo, Aitor Izagirre eta Ander Ibarguren. Anderrek, bere lehen lasterketa zuen kadete mailan eta nahiko ongi moldatu zen 25. sailkatuta. Beste herrikideen postuak honakoak izan ziren (bakoitza bere kategorian): Imanol Ugarte 4. , Iker Conejo 9. eta Aitor Izagirre 12.
Igandean, berriz, Aizarnazabalen izan zuten lasterketa. Gipuzkoako txapelketa zegoen jokoan eta ondo ibili ziren gureak. Master 40 kategorian Imanol 2. sailkatu zen bai lasterketan eta bai Gipuzkoarren artean ere. Irteeratik ihes egin zion garaipenak eta erregular mantendu zion bere postuari.
Master 30 kategorian, berriz, ohiko den bezala bi Legazpiar genituen lehian. Iker Conejo bigarren gipuzkoar bezala joan zen lasterketaren erdira arte, baina azkenean postua galdu zuen Gipuzkoako 3. sailkatuta eta 5.a lasterketan. Aitorrek, berriz ,lehia polita izan zuen laugarren gipuzkoar izateko baina azkenik, gutxigatik bazen ere, 5. izatearekin konformatu behar izan zuen (8. lasterketan).
Gero, Ander Ibargurenek jardun zuen kadeteen mailan lehian. Bigarren lasterketa zuen hau, eta biak jarraian izanik, bai nekea eta "berria" izateak kalte egingo ziola uste bagenuen ere, dotore ibili zen Aizarnazabalko zelaietan zehar. 9. sailkatzea lortu zuen eta gipuzkoarren artean 4.
Bukatzeko, Julen Agirreburualde, 23 urtez azpiko mailan irten zen. Aurreko egunean ez genuen Amezagan ikusi baina ezin zuen txapelketan kale egin. Irteera ona egin ez bazuen ere segituan jarri zen gipuzkoarren artean hirugarren, laugarrenarekin batera. Bira dezente eman zituzten elkarrekin bainan azkenik legazpiarrak bere lehiakidea atzean utzi eta aurrera ekin zion, helmugan 8. sailkatuaz eta Gipuzkoako txapelketan berriz, 3.
Hurrengo astean lau lasterketa izango dituzte: larunbatean Ermuan, igandean Igorreko lasterketa famatua, astelehenean Cantabrian eta asteartean Asteasun.
ulertgaitza
Parte Hartu atala
Ez dakigu zergatik, baina, Parte Hartu atalean nahiz eta lerroalde ugaritan idatzi, argitaratzerakoan bakarrean agertzen da. Saiatuko gara zuzentzen. Testua lerroalde batzuetan ebaki dugu, zuk eskatu bezala. Ea orain argiago dagoen.
Eskerrik asko