ELBERETH taldea, Leioako Pop-Rock lehiaketako finalean
116 talderen artean finalera iristea lortu du Legazpiko boskoteak. Datorren ostiralean, hilak 9, Valentziako PIEL DE SERPIENTE eta Durangoko ALERTA taldearekin neurtuko da.
2006ko azaroan PIKUROCK maketa lehiaketa irabazi eta gero, ELBERETH taldeak KD bat grabatzea erabaki zuen. KD honek, 2007ko uda eta gero agia ikusi zuen. 2008ko Martxoan, Leioako Pop-Rock lehiaketan aurkeztu dute KDa beste 115 talderekin batera, eta finalera iristea lortu dute.
Finala, datorren ostiralean, hilak 9, izango da Leioan bertan. ELBERETHekin batera, Durangoko ALERTA eta Valentziako PIEL DE SERPIENTE taldeak arituko dira nor baino nor.
Nahi duen guztiak bertaratzeko, taldeak doako autobusa antolatu du. Autobusa 19:00etan aterako da Elizondotik eta esan bezala doain izango da. Finalerako sarrera ere doakoa izango da.
ORDUTEGIA