El txikito muy amado
Legazpiar eta euskaldun askorentzat halaxe gertatzen da, bai. Gaur egun, "txikito"-ren partez, "zurito" egokiagoa beharbada: "El zurito muy amado". Baina esaldi hori ez da guk orain asmatutakoa, aspalditik dabilena baizik, ahoz aho. San Nikolas bezperan askotan errepikatu ohi zuten kantuan ibiltzen ziren neska-mutikoek.
Horra hemen, San Nikolas bezperan, abenduaren 5ean, Legazpiko umeek, garai batean kantatu ohi zutena:
San Nicolas coronado
El txikito muy amado
Amen Amen Aleluya
Todo el mundo salvaría
Un par de capones
Un par de erreales
Para San Nicolas obispo
Zazpi lukainka lo mismo
Aquí estamos cinco
Cantaremos dos
Una limosnita por amor de Dios
San Nikolas bezperan garai batean Legazpin kantatu ohi zen beste bertsio edo kantarik ezagutzen baduzue, bidali ezazue ZINGIZANGOra. Biziki eskertuko dizuegu.
elkartea@zingizango.com
San Nikolas antzerkia
San Nikolas bezperan, joan deneko 20 urtetan, honezkero gehiago ez badira , San Nikolas antzerkia antzeztu izan dute Haztegi Ikastolako DBH2ko ikasleek.Hasierako urteren batean Kultur Etxe aurrean, eta aspalditxoan Latxartegi aretoan bertan, emanaldi polita eman izan dute Haztegikoek .
Aurten ere Ostiralean, hilak 5, goizeko 11etan Haztegiko neska mutilek urteroko antzerkitxoa eskeiniko digute. Loren Andueza irakaslearen gidaritzapean, Pello Aierbe izango da San Nikolas pertsonaia; San Nikolas ez ezik beste hainbat pertsonaia ere izango dira: Ehiztaria, Ostalaria, Haurrak...
HH eta LH1-2ko haurrek arratsaldeko errondan kantatu ohi diren kopla ezagunak abestuko dituzte emanaldia bukatu bezain laister.