"Eguzkitza zelai" hermandadeak 103 urte
Urteroko ohiturari jarraituz, maiatzaren azken igandean "Eguzkitza zelai" ganadu-hermandadeko kideak Eguzkitza baserrian elkartu ziren bazkaltzeko. Hermandadeak ez du seguruenik garai batean zuen garrantzia izango, baina hortxe dirau, ez da gutxi.
Orain dela 103 urte hasitako betebeharrei eutsiz, maiatzaren azken igandean EGUZKITZA ZELAI ganadu Hermandadeko kideak elkartu ziren,Eguzkitza baserrian. Baserritarrek sortutako elkarte mota honen helburua ganaduari ezbeharren bat gertatuz gero elkarri laguntzea da. XX. Medearen bigarren hamarkadan Legazpin zazpi hermandade zeuden (dakigunik orain bi daude). "Eguzkitza zelai"-k 30 kide izatera iritsi zen eta orain 6 kide ditu.Hermandade hau, 1905ean sortu zen eta oraindik bizirik dago, argazkiak erakusten duen moduan.
(Eva Aztiriak igorri ditu argazkia eta testua)