Eguraldi kaxkarra eginagatik ia 700 lagun Aizkorriko martxan
Harrigarria izan da irailaren 26an horrenbeste mendizale Brinkolara hurbiltzea, kontuan izanik egin duen eguraldi euritsua eta hotza. Esan liteke Aizkorrin Barrena mendi martxak, Euskal Herriko ibilaldien artean oso berria dena, erakargarritasun handia lortu duela, Legazpin ez ezik baita kanpoan ere.
Antolaketan bost talde ibili dira (Izadi-Zaleak, Gaztetxea, Burdinola, Armuño eta Arriurdin) eta aurten ere ondo baino hobeto adierazi dute elkarlanean ekitaldi ederrak eta jendetsuak egin ditzaketela, eguraldi txarrari muzin eginez.
Zer izango ote da eguraldi ona egiten duen urtean!!
Hona hemen Aizkorrin Barrena 2010eko argazkiak eta iruzkinak ikusteko hiru lotura:
Mendiak.net-eko Isaurena:
http://www.mendiak.net/modules.php?name=Forums&file=viewtopic&p=484553Mendimartxak-eko Basurderena:
http://mendimartxak.creatuforo.com/1-tema2003.html?start=0
Iruñeko Arantzarena:http://www.megaupload.com/?d=HJJJAVA1
Zuk ere argazkiak bidali badituzu, bidali helbide honetara: aizkorrinbarrena(abildua)gmail.com
edo Izadi-Zaleak elkartean CD batean utzi.
Lehortea
Lehortea dagoela, garai horretan Aizkorrin Barrena antolatuko da
Datorren urtean koamixetarik ez, ATERKIAK!!!
Antolatzaileei
Hurrengo urte arte berriz ere parte hartuko deu.
Eradokizun bat, datorren urtean nikiei diseinua alda.
Argazkiak eta iruzkinak