"Dolomitak" ikusentzunezkoa
M. A. Otsoa de Alda eta I. Diaz de Garaio legazpiarrek egin duten ikusentzunezkoaren emanaldia izango degu maiatzaren 20an, ostirala, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Legazpiko Kultur Etxean.
DOLOMITAK
Dolomitak gizadiaren ondare izendatu zituen UNESCOk 2009ko ekainaren 27an, bertako aberastasun naturala, eta bertako flora eta faunaren bioaniztasuna babesteko asmoz. Tokiko edertasuna bakana da, ibaiak, lakuak, bailarak eta mendiak tartekatzen direlarik. Historiak ere zeharkatzen ditu bailarok, izan ere, Lehen Mundu Gerran hainbat bataila odoltsu gertatu ziren bertan. Ez da harritzekoa monumento esanguratsuak edo gurutzeak ikustea konta ezin ahala lekutan eta gailurretan. Ezagunak dira Ferrata bide famatuak direla eta.
Babestutako eremuan bederatzi mendi-talde daude guztira 231.000 hekatarea dituztela, Tretno, Bolzano, Belluno, Pordenone eta Udine probintziatan banatuta, eta gailur mitikoz osatuta dago, adibidez, Lavaderoko hiru gailurrak 2998 metro, Pelmo 3169 metro, Cimon Della Pala 3184 metro, civetta 3220 metro eta La Marmolada 3343 metro, Dolimitetako gunerik garaiena izanik azken hori eta, azkenik, Hostoetako Erreka, munduan bakan den arroila, bertan, harri-geruzek kolore desberdinak hartzen dituzte eta maiz aurki daitezke bertan historiaurreko animalien fosil guari. Ezagunak dira mendi arrosak izenez, Deodat de Dolomeuk aurkitu zituen 1791n, eta berak eman zion arroila osatzen duen harriari izena: Dolomia, mineral berezi hoork kolore gorrixka eta arrosakara artekoa ematen die Dolomitetako tontorrei. Kolore hori benetan liluragarria de mendigune isolatu eta ugarietan, horiek dotorezia eta edertasun paregabez hornituz.
Dolomitak zeharkatzea plazer bisual da benetan, udazkena aukeratzun dugu urtaro horretan paisaiak aho zabalik uzten gaituelako, argi eta kolore paregabea baititu. Oso desberdinak dira Alpeetako gainerako bailurrekin alderatuta, ehunka metrok mozten dituzte bertikalean, ezerezetik grabitateari aurre egiten dioten granitozko horma itzelen azpian murgiltzen direla diruditen herriak sortzen dira. Zaila da sentipenok azaltzea norbera bertan egon gabe; geure asmoa da bizitako guztiaren zati bat behintzat helaraztea.
Argibide gehiago www.otsoa-gario.com webgunean.