Dirty Shadows talde legazpiarrari elkarrizketa Matrakan
Euskal Herrian Heavya berriro ere indarra hartzen ari dela diote eta horretan zerikusi handia dute legazpiarrek. Elbereth eta Dirty Shadows musika taldeak jo eta ke dabiltza eta azken talde horretako Yerkori elkarrizketa egin diote Matrakan.
elkarrizketa egin die. Beraien musika mundu guztira hedatu nahiko luketela esaten dute bertan. Hona hemen Yerkori egindako elkarrizketaren hasiera:
"Manderley, Sactuary, Shadow.. Zaila izaten da izen aproposa aukeratu eta musika munduan tartea egitea. Azken batean, izen batek identifikatzen zaitu. Baina baita musikak ere. Dirty Shadow izen definitiboarekin, Legazpiko bost musikari gaztek ezustekoa eman dute You Never Know estraineko diskoarekin. Freskagarriak dira beren ingelesezko heavy rock doinuak. Izaera bihurria dute diskoko abestiek. Yerko (ahotsa eta gitarra), Xabier (gitarra), Jorge (baxua) eta Joseba (bateria) kide gazteak ere halakoxeak dira. Bestalde, aipatzekoa da Legazpi herria mugimenduan jarri dutela Elbereth taldekoekin batera. Arrazoiaren bila Yerkorekin izan gara".
Hemen klik eginda elkarrizketa osorik irakurri ahal izango duzue.