Diapositiba emanaldia: "Hegoamerika motoan, Cheren bidetik"
Egilea: Angel Cuerdo Galarraga Eguna: Maiatzak 9, ostirala. Tokia: Kultur Etxea. Ordua: 20:00etan.
1951n, Ernesto Guevara gazteak, Amerikako kontinenteari darion magiaz eta indarraz liluratuta, motoan ibilbide bat egitea erabaki zuen bere lagun Alberto Granadorekin batera, beren lurraren errealitatea ezagutzeko helburuz.
Kontrastez eta inpresioez beteriko bidaia hark errotik aldatu zuen Erenesto gaztearen pentsamoldea, eta horrela, harez geroztik, Che Guevara iraultzaile bat topatuko dugu. Horrela idatzia utzi zuen bere bidaia-egunerokoan: "Este vagar sin rumbo por nuestra mayúscula América me ha cambiado más de lo que creí".
Mende erdi geroago, Angel Cuerdok eta Fabiola Jubinek Cheren urratsei eta filosofiari jarraitu diete: "Deja que el mundo te cambie y podrás cambiar el mundo".
Ilusio partekatua, moto zaharra eta deskubritzeko duten kontinente handi osoa, ustekabez beteriko bidaia baterako ezinbesteko osagai bihurtuko dira. Eta eguneroko ustekabe horiek dira historia hau idaztera eramango dutenak, Chek Hegoamerikan barrena egindako urratsei jarraituz.