De dioses y hombres
Hilabete honetako Legazpiko Zine-Klub elkarteak emango duen azken filmea ikusgai izango dezue ostiral honetan gaueko 22:15etatik aurrera Latxartegi Aretoan
De dioses y hombres
Jatorrizko titulua: Des hommes et des dieux. Zuzendaria: Xavier Beauvois. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2010. Iraupena: 120 min. Generoa: Drama. Aktoreak: Lambert Wilson (Christian), Michael Lonsdale (Luc), Jacques Herlin (Amédée), Philippe Laudenbach (Célestin), Xavier Maly (Michel), Loïc Pichon (Jean-Pierre), Olivier Rabourdin (Christophe), Jean-Marie Frin (Paul), Olivier Perrier (Bruno). Gidoia: Xavier Beauvois eta Etienne Comar. Produkzioa: Martine Cassinelli eta Frantz Richard. Argazkia: Caroline Champetier. Muntaketa: Marie-Julie Maille. Produkzioko diseinua: Michel Barthelemy. Jantziak: Marielle Robaut.
90. hamarkadaren hasieran, Aljeriako Atlaseko monasterioko zistertar lekaide talde batek euren bizimodua mehatxatuta ikusten dute muturreko talde islamdar batek zonalde hura bolborategi bihurtzen duenean. Laster terroristen mehatxuak jasotzen hasten dira eta Frantziara itzultzea edo bertan geratzea erabaki beharrean aurkitzen dira. Bertan geratzekotan, bortizkeriaren arrazoi-ezaren pean arriskuan dagoen herri islamdarrari lagundu nahi diote, horrela egiteak bukaera tragikoa izan dezakeela jakin arren. “De dioses y hombres” filmak zistertar lekaide talde bati benetan gertatu zitzaiona kontatzen du: 1996an Aljerian lekaideak bahitu eta hil egin zituzten. Xavier Beauvois aktore eta zuzendariak (“No olvides que vas a morir”, “Segun Matthieu”) gertaera horretaz baliatuko da bere bosgarren film hau egiteko: filmak lekaideen azkeneko hiru urteak kontatzen ditu, hil zituzten arte.
“De dioses y hombres” arrakasta handia lortu zuen Frantzian eta arrakasta horrekin etorri da hona. Frantziak film hori aukeratu zuen Oscar sarietan herrialdeko ordezkari izan zezan. Beauvois zuzendariaren filmak Epaitegiaren Sari nagusia jaso zuen Cannes-eko azkeneko zine-jaialdian. Hauek dira filmeko protagonistak: Jacques Herlin (“Un buen año”, “Hello goodbye”), Philippe Laudenbach (“Partir”), Michael Lonsdale (“La cuestión humana”, “Ágora”), Xavier Maly (“Largo domingo de noviazgo”, “Edén al oeste”), Loïc Pichon (“Bon voyage”, “Wild side”), Olivier Rabourdin (“Venganza”, “Welcome”) eta Lambert Wilson (“Un plan brillante”, “Como los demás”).
“De dioses y hombres” filma aukera paregabea da benetako gertaeretan oinarritutako dramak atsegin dituzten ikusleentzako. (Jordi Revert. Labutaca 12.01.11)