Dantza ikastaroak Gazte-txokoan
Urtero bezala, Gazteria sailak Funky, Jazz, Areto eta Aro Berriko dantzen ikastaroa antolatu du, ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean, Gazte-txokoan.
8 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute.
Ordutegia sortzen diren taldeen arabera zehaztuko da, baina 11:00etatik 12:00etara izan daitekeela aurreikusten da.
Izena ekainaren 17a baina lehen eman behar da, Gazteentzako Informazio Bulegoan (11:00-13:00) edo Gazte-txokoan (17:00-19:00).
Hilabete osoko ikastaroa 31 euro kostako da, hamabostaldia berriz, 20 euro.