Dantza erakustaldia Gazte-txokoan
Funky, areto, jazz eta aro berriko dantza ikastaroan parte hartu duten gaztetxoek zenbat ikasi duten ikusteko aukera paregabea uztailaren 22an goizeko 11:30ean.
NBAZko udako programaren baitan, ekainaren 27az geroztik goizero bildu dira gaztetxoak Cynthia Criadoren esanetara. 17 lagunek hartu dute parte datorren ostiraleko erakustaldiarekin bukatuko den ikastaroan.