Hemen zaude: Hasiera Albisteak Cyrus
Dokumentu Akzioak

Cyrus

2011/04/06

Zine-Klub taldeak aste honetarako programatu duen filma hauxe da. Emanaldia ostiral honetan izango da 22:15etan Latxartegi Aretoan.

Cyrus

Zuzendaria eta gidoia: Jay Duplass eta Mark Duplass. Herrialdea: Estatu Batuak. Urtea: 2010. Iraupena: 91 min. Generoa: komedia dramatikoa, erromantzea. Aktoreak: John C. Reilly (John), Jonah Hill (Cyrus), Marisa Tomei (Molly), Catherine Keener (Jamie), Matt Walsh (Tim). Produkzioa: Michael Costigan. Musika: Michael Andrews. Argazkia: Jas Shelton. Muntaketa: Jay Deuby. Produkzioko diseinua: Annie Spitz. Jantziak: Roemehl Hawkins.

 

 

John (John C. Reilly) bananduta dagoen gizona da eta ia ez du bizitza sozialik baina Jamie bere emazte ohiak (Catherine Keener) bizitza berregiten duela eta beste gizon batekin ezkontzen dela ikusten du. Hala ere, zorionekoa da, jai batean Molly (Marisa Tomei) ezagutzen duelako eta bere ametsetako emakumea dela uste du. Hasieratik kimika ona dago bion artean baina Mollyk ez du urrin joan nahi eta bikotearen topaketak Johnen etxean geratzea nahi du. Johnek berehala aurkitzen du horretarako Mollyk duen arrazoia: beste gizon bat dago Mollyren bizitzan. Cyrus (Jonah Hill) du izena, 21 urteko semea. Oso posesiboa eta tiranoa da eta ez dago prest bere amaren maitasuna beste inorekin partekatzeko.

 

“Cyrus” komedia da eta, bertan, emakume baten senargaia eta semea etengabe borrokatzen ari dira haren arreta eta maitasuna bereganatzeko. Maitasunezko triangelu ez ohikoa, non gauzarik erakargarriena borroka horretan sartuta dauden aktoreen lana den: John C. Reilly, film asko egin dituen aktore ezaguna, hala nola, “Pasado de vueltas” (Adam McKay, 2006), “Dewey Cox - Una vida larga y dura” (Jake Kasdan, 2007) eta “Hermanos por pelotas” (Adam McKay, 2008); Jonah Hill, Apatow klaneko kide osoa eta honako filmak egin dituena: “Supersalidos” (Greg Mottola, 2007), “Lío embarazoso” (Judd Apatow, 2007) edo “Hazme reír (Funny people)” (Judd Apatow, 2009); eta Marisa Tomei, aktore ederra eta nekaezina ondoko filmetan parte hartu eta gero: “Antes que el diablo sepa que has muerto” (Sidney Lumet, 2007) eta “El luchador (The wrestler)” (Darren Aronofsky, 2008). Historia Jay eta Mark Duplass anaiek idatzi eta zuzendu dute. Beraien hirugarren filma da aurreko bi hauen ondoren: “The puffy chair” (2005) eta “Baghead” (2008).

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.