Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Cuidadores" filma Zine-Klubeko azkena
Dokumentu Akzioak

"Cuidadores" filma Zine-Klubeko azkena

2011/05/11

Oscar Tejedor legazpiarraren filmarekin emango diote bukaera denboraldiari Legazpi Zine-Klub taldekoek. Maitzaren 13 ostirala gaueko 21:00etatik aurrera eta 15ean igandea 19:30etatik aurrera Latxartegi Aretoan izango da ikusgai. Honekin batera, Oscarren lehendabiziko lanetako bat izango da ikusgai ere. Lan hau "Juguetes" 4 minututako animaziozko laburmetraia izango da.

ZAINTZAILEAK

 

 

Filma: Zaintzaileak. Zuzendaria eta gidoia: Oskar Tejedor. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2010. Iraupena: 90 min. Generoa: Dokumentala. Produkzio exekutiboa: Iurre Telleria. Musika: Pascal Gaigne. Argazkia: Jose Luis Barredo. Muntaketa: Asier Pujol.

 

Hanka sartzeko beldurrik gabe san dezakegu Oskar Tejedor legazpiarraren filmak zehatz eta bere horretan azaltzen duela Alzheimerren gaitzak bere inguruan duen eragina. “Zaintzaileak” filmak gaitz degeneratibo hori duten Gipuzkoako hainbat pertsonen familiakoei jarraitu die eta haien amorruan, oinazean, onarpenean, nekean eta amen amak bihurtuz edo senarra umetu egin dela ikusiz aurrera egiteko ateratzen duten indarrean lagundu die.

Zaintzaileak, Moztu ekoizlearen dokumental sentibera, zinta ezin hobea da egoera horretatik gertu bizi diren pertsonekin (eta egunetik egunera gero eta gehiago dira) zine-foruma egiteko, baina ez genuke ondo egingo filma asmo oneko Gobernuz kanpoko erakunde motako zinearen kutxan sartuko bagenu.

Itxuraz txikia den Zaintzaileak letra larrietan idatzitako zinea da. Sentimenduak eta informazioa bere neurrian kudeatzen dakiena, hoztasunean eta samurkerian erori gabe. Zine ederra bere irudi lirikoetan, musikan, erritmoan eta muntaketa ezin hobean. Alzheimerren gaitzetik harantz, gure paisaia eta egunerokotasunean gure hitz egiteko eta mugitzeko era erakusten duen zinea.

Hau ez da gaixotasun bati buruzko dokumental hutsa. Emozioarekin eta umore-ukitu batekin (seguru baten baino gehiagotan irribarre egingo duzuela) konplizitatea esnatzen duen filma ere bada. Estutzen banauzue, filmak badu bere klimax dramatikoa (Aliciari botatako errieta beharrezko/maitekor/gogor hori, porru eginda egon arren laguntza eskatzeko gai ez delako) eta musika emanaldiren bat ere bai (Soy un extraño para ti sinbolikoa eta Resistiré liberatzailea eszena gogoangarrienak dira).

Zaintzaileak gaixoen familiakoei buruzko dokumental aparta da baina, era berean, hunkitu eta bizitzari buruz gauza onak irakasten dizkizun filma da; film iradokitzailea eta erabat bihozbera. (Mikel G. Gurpegui. DV. 14-02-11)

"Zaintzaileak" filmeak hiru sari nagusi jaso zituen 2010 urtean:

1- Montavernerreko Mostra Internacional de Cine Documental MON.DOC-eko ikuslearen saria.

2- Valladolideko SEMINCIko "Tiempos de Gloria" sailean, 3. saria.

3- Eusko Jaurlaritzako Nagusi saria.

 

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.