Cory Doctorow Donostian: topaketa euskal blogariekin
Gipuzkoako Foru Aldundiak ekarrita Cory Doctorow Donostian izango da uztailaren 28an, asteartearekin, euskal blogariekin topaketa batean. Sustatuk blogari euskaldunen topaketa antolatzeko ardura hartu du eta ZingiZangori eta Legazpiko blogariei gonbidapena helarazi digute.
Honakoak esaten dira Sustaturen oharrean:
Atzo iragarri genuen Sustatun Cory Doctorow Donostian izango dela uztailaren 28an, asteartearekin, euskal blogariekin topaketa batean: http://sustatu.com/1248098837
Munduko blogetan, erreferentzia bat da gizon hau. Gipuzkoako Foru Aldundiak ekarri behar du Gipuzkoa 2.0 delakoa aurkeztera eta Sustaturi esan ziguten ea topaketa bat antolatuko genuen blogari euskaldunekin. Blogosfera euskaldunaren ikuspuntutik antolatuko dugu, eta hortaz, deialdi irekia izateaz gain, batzuei gonbidapen zuzena egin behar zaie, euskarazko blog komunitateei adibidez, ZingiZangori ere bai
Hortaz, honako mezu eta gonbidapen hau Legazpiko blogarien artean zabaltzea baduzu, eskertuko dizue:
Animatu lagunak, eman izena hemendik:
http://sustatu.com/1248249527 (doan da, jakina)Zita da uztailaren 28an, asteartearekin, Donostiako Tabakaleran, arratsaldeko 17.00etan. Ondoren beste ekitaldi bat dago, Gipuzkoa 2.0ren aurkezpena Diputazioaren eskutik, eta hartara ere izena emateko aukera duzue (formulario beretik): jan-edana eta euskal VIP-ak egongo omen dira beste horretan!
Eskerrik asko
Luistxo Fernandez, Sustatu.com