Hemen zaude: Hasiera Albisteak Chantage Abesbatza(Erresuma Batua) Legazpin.
Dokumentu Akzioak

Chantage Abesbatza(Erresuma Batua) Legazpin.

2008/10/22

Tolosako 40. Abesbatzen Lehiaketan parte hartuko duen abesbatza honen ikuskizuna edukiko degu Urriak 26 Igandean, arratsaldeko 19:30etan Parrokian.

James Daveyk zuzentzen dituen 19 emakume eta 19 gizonez osatuta dagoen abesbatza da hau.

1999an eratu zuen James Davey bere gaurko zuzendariak, eta berehala Londoneko gazte abesbatza bizienetako bat bezala nabarmentzen da. Bere abeslariak herrialde osoan eta bizitza estilo guztietatik aukeratzen ditu.

Chantageren emanaldiek musika esparru zabala hartzen dute, Ingalaterrako abesbatza errepertorio aberatsetik hasi eta atzerriko beste kultura ez hain ezagunetarinoko errepertoirotaraino. Duela gutxi, Chantagek perkusioarekin eta estilo garaikideko ez ohiko errepertorioarekin esperimentatu du.

Abesbatzak konpositore gazteekin lan egiten du, batzuetan bere abeslariek idatzitako konposaketa eta moldaketak maiz estreinatuz. Britania Handian zehar abestu ohi dute eta mota guzitetako abesbatzekin, batez ere eskoletakoekin eta gazte abesbatzekin lankidetzan aritzen dira. Abesbatza konbentzio ugaritan parte hartzeara gonbidatuak izaten dira ere.

2006ko abenduan "BBC Radio 3 Choir of the Year competition-ean" garaipena lortu zuen eta Entzulegoearen Saria ere irabazi zuen.

Egitaraua:

  • Versa est in Luctum (Alonso Lobo)
  • Pastime with Good Company (Henry VIII / arr. Ward Swingle)
  • Organ fugue (J. S. Bach / arr. Ward Swingle)
  • Ave Maria (Felix Zabala)
  • Rondo lapponico (Gunnar Hahn)
  • The Cloud-Capp'd Towers (Ralph Vaughan-Williams)
  • Cradle song (Richard Allain)
  • Hymn to the mother of God (John Tavener)

(Atsedenaldia)

  • With a lily in hour hand (Eric Whitacre)
  • A boy and a girl (Eric Whitacre)
  • Neskatx' ederra (Xabier Sarasola)
  • Soule from Pays Basque (Javier Bello-Portu)
  • Run children run (Stephen Hatfield)
  • Thank you for the music (Björn Ulvaeus, Benny Andersson / arr. Sanjay Manohar)
  • What a wonderful world (Bob Thiele, George David Weiss / arr. Rachel Lloyd)
  • Chilli con carne (Anders Edenroth)
  • Blue skies (Irving Berlin / arr. Hammond)

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.