Canfracen 42 km-ko mendi lasterketan Igor Etxeberriak hirugarren postua lortu zuen
Larunbat honetan, Carnfraceko 42 km-ko mendi lasterketan Igor Etxeberria legazpiarrak hirugarren postuan sailkatzea lortu zuen. Lasterketa hau egiten den hirugarren aldia da eta legazpìarra Luis Alberto txapelokerraren eta Unai Bengoa euskaldunaren atzetik sartu zen helmugara, denak minutu berean.
Canfrackeko mendi lasterketa 42 kilometrokoa da. Lehenengo 2576 metroko "La moleta" mendia igo zuten. Igoeraren ondoren, bat-bateko jatsieran "refugio del vasco"-ra jaitsi ziren eta hemendik "coll de ladrones"tik pasatuta Raca(2284m) mendira igo ziren eta bertatik Astuneko elurtutako eski pistetatik Canfranc-eko helmugara. Guztira, 9 mila metroko desnibel akumulatua bete zuten. 65 partaide elkartu ziren irteeran. Horien artean bi legazpiar, Igor Etxeberria eta Jon Ander Alustiza. Lasterketaren irabazlea Luis Alberto Hernando izan zen. Gogoratu behar da Luis Albertok, espainako biatlhon taldereakin, aurreko Torinoko olinpiadetan partre hartu zuela. Igor legazpiarrak meritu handiko hirugarren postuan sailkatzea lortu zuen. Mota honetako lasterketa bat bukatzeak duen meritua jakinda zorionak bi legazpierrei. Informazio gehiago: http://www.carrerasadecom.es/