Burdinolarekin Karrantzara
Burdinola elkarteak ibilaldia antolatu du urriaren 18rako. Karrantzara joango dira eta, bertan, Pozalaguako leizeak, Biañezko elizaren erretaula eta Covalanaseko aurrehistoriako margoak ikusiko dituzte lagun giroan.
35 euroko kostua izango du ibilaldiak eta prezio horren barruan bidaia, bazkaria eta sarrera txartelak sartzen dira. Irteera goizeko 8etan izango da anbulategi aurreko plazatxotik. Izena emateko zuzendaritzako kide diren Pedro Vega edo Mariano Guerreirori adierazi behar zaie, urriaren 11 baino lehen. Mezu elektronikoa bidaliz ere egin daiteke, helbide honetara: burdinolaelkartea@euskalnet.net. Nornahi joan daiteke, Burdinolako kide ez izanik ere.
Oharra: Taldea osatuko ez balitz, bertan
behera geratuko litzateke ibilaldia. Horren berri garaian emango da.