Hemen zaude: Hasiera Albisteak Burdinola elkarteko kideak auzo-lanean
Dokumentu Akzioak

Burdinola elkarteko kideak auzo-lanean

2008/02/16

Otsailaren 16ko goizean Burdinola elkarteko bost kide auzo-lanean aritu dira Udanatik Oñati aldera doan errege-bide zaharrean. Izan ere, otsailaren 24an Burdinola eta Izadi-Zaleak elkarteek ibilaldia antolatu dute Legazpitik Oñatira, haurrekin egiteko, eta bidea garbitu baten premian zegoen.

Burdinola eta Izadi Zaleak elkarteak antolatu duen ibilaldia errege-bide zaharrari jarraika egingo da. Bide hori gehienontzat ezezaguna bada ere, esan behar da oso garrantzitsua izan zela antzina. Bi ziren Gipuzkoa goitik behera zeharkatzen zuten bide nagusiak eta Legazpitik igarotzen zena horietako bat zen. Legazpitik Gatzagara joaten zen. "Trafiko" handia izaten zen bide horretan, eta badakigu Gaztelako errege-erreginak bertatik igaro zirela behin baino gehiagotan. Lapur kontuak ere ugariak izaten ziren Inuntziagako (Udana) paraje basatian.

1765. urtean Kotxeen Errege Bidea Deskargatik egin zutenean garrantzia galdu zuen.

Perodiesoroeta1

 

Perodiesoroeta2

 

Perodiesoroeta3

Perodiesoroeta4

 

eta zuri zer?

anonimo — 2008/02/22 10:46
zer iruditzen zaizu hau dana¿? ez da normala zuhaitzak moztea.

bueno ez da normala naturaleza izurratziya mxx aioooo.

ondo

begibakarrekoazeria — 2008/02/22 11:09
nere etxe pareko jardinean ere zuhaitzen adarrak eta belarra mozten dute.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Burdinola elkarteko kideak auzo-lanean

Perdikutxetan bidea garbitzen