"Bularretik Mintzora": Juan Kruz Igerabideren hitzaldia.
"Bularretik Mintzora" ekimenaren lehen ekintza, Juan Kruz Igerabide idazleak "Haur literatura eta hizkuntza afektiboaren arteko lotura" izenburupean emango duen hitzaldia izango da. Urtarrilaren 13an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan izango da Kultur Etxean.
"Bularretik Mintzora" Udal Liburutegiak abian jarri duen ekimena da. Ekimen honen funtsa, 0 eta 6 urte bitarteko haurrei irakurzaletasuna suspertzea da. Horretarako udal liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu, horien artean goian aipaturiko hitzaldia.
Ekimen honi buruzko informazio gehiago hurrengo esteketan aurkitu dezakezue:
http://www.scribd.com/doc/25062028/BULARRETIK-MINTZORA-EKIMENA